XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
nibeldur. Nik, egia esan, igerian oso ondo ez dakit, eta ura zilbor-parera iristen zaidanean...
nikilkir. Manga motzetan kantatzen duen zomorroa.
ni-lo. 1/ Eta hamarrak arte ez naiz jaikiko. 2/ Afrikako ibaia.
nimiñoiak. Arabako polizia foralak; haien arteko altuena ez da 1'40-ra ailegatzen.
ninfax. Telekopia-zerbitzua asmatu zuten baso, erreka eta mendietako jainkosak.
nobelatorio. Pertsona baten hil-beilan banatzen den eleberria.
noblhesia. Odolaren urdinagatik, itxitura baten barnean babesten den jende-multzoa.
nola? Nora? Pekinen.
normalda. Aldapa arrunta oso.